Orriko edukiaren hasierara salto egin.
-n zaude

Lingu@net Europaren inguruan

Zer da Lingu@net Europa?

Lingu@net Europa atzerriko hizkuntzak ikasteko Interneteko baliabideak dituen zentro eleanitza da.

Mundu osoko edozein hizkuntza moderno irakasteko eta ikasteko mundu osoko baliabide onetara sartzeko estekak ematen dizkizu, baita baliabide horiei buruzko informazioa ere.

Lingu@net Europak ideia hauxe du oinarri gisa: hizkuntza bat ikasten edo irakasten ari bazara, ulertzen duzun edozein hizkuntzatako baliabide garrantzitsu guztiak interesa dakizkizuke; ez zure ama-hizkuntzan aurki ditzakezun baliabideak bakarrik.

Lingu@net Europak 3.500 baliabide baino gehiago modu eleanitzean erabiltzeko aukera ematen du; horietako asko ikasleentzako dira bereziki. Bestalde, helduentzako laguntza eskaintzen du, hizkuntza bat nola ikasi, norberaren maila nola ebaluatu eta Interneteko beste ikasle batzuekin nola komunikatu jakin dezazun. Hizkuntzak ikastearen prozesuan adituak diren Europa osoko hainbat pertsonek garatu dituzte atal horiek.

Web-orri osoa ikus dezakezu honako hizkuntza hauetan: Euskara; Bulgariera; Katalana; Daniera; Nederlandera; Ingelesa; Estoniera; Finlandiera; Frantsesa Galegoa; Alemana; Greziera; Islandiera; Italiera; Lituaniera; Maltera; Poloniera; Portugesa; Gaztelania; eta Suediera

Europako 20 herrialdetako 24 erakunde ari dira Lingu@net Europa garatzen.

EUROPA - Education and Training - Socrates logotype

Lehen, Lingu@net Europa ogibidez hizkuntzetako irakasleak diren pertsonei zuzenduta zegoen bereziki. Gaur egun, proiektuak Europako Batzordearen diru-laguntzak jasotzen ditu; hots, Sokrates Programa, ondoko helburuak lortzeko:

  • hizkuntza gehiagora hedatzeko,
  • baliabide kopurua gehitzeko, eta
  • Hizkuntzak ikasten ari diren helduei laguntzeko.

Lingu@net Europa doan da. Web-orri hauxe erabil dezazun gonbidatzen zaitugu: jaso ditzakegun gomendatutako baliabideak jakinaraztea eta zuen iritzia bidaltzea eskertuko genuke.

[ gora ]