Orriko edukiaren hasierara salto egin.
-n zaude

Arrakasta izan dutenen istorioak

Camilaren istorioa

Duela bost urte frantsesa ikastea erabaki nuen, Espainian nengoela, aurreko 10 urteetan hantxe bizi izan bainintzen.

Honako hauek ziren nire baliabideak: frantses gramatikako liburu bat, 6 hileko eskolak (horiei esker hainbat eta hainbat gramatika web-orri, ariketa, eta entzutezko ariketak ezagutu nituen), DVDak, hiztun zaharrekin hizkuntz-trukeak (3) eta hiru urtean Interneteko txatetan ibiltzea. Birritan izan naiz Parisen, baina ezin izan naiz luzaroan egon. Hala ere, nahiko maila dut eta edozein egoeretan eroso sentitzen naiz frantsesez hitz egiten. Interneteko txaten bitartez milioika gauza ikasi ditut, imitatuz, eta izugarrizko konfiantza eta azkartasuna lortu ditut. Esan beharrea dago, dena den, frantsesa hiru urtez landu dudala, egunero 2 edo 3 orduz, eta orain ere frantsesez irakurtzen jarraitzen dudala, egunero. Ikasten ari nintzen hizkuntzarekin horrelako konpromisoa hartzea beharrezkoa dela uste dut, emaitza onak lortzeko.

Pertsona horren istorioak agerian uzten du zein lagungarri izan daitezkeen Interneteko Txatak hizkuntzak ikasteko.

[ gora ]