Ikasleentzako aholkuak
Ez daukat talde bat harekin batera ikasteko
- Zure aldetik ikasteak ez du esan nahi bakarrik egin behar duzunik, ikaskiderik gabe. Hainbat modu daude taldea osatzeko hizkuntzak ikasten ari diren beste batzuekin.
- Bila itzazu xede hizkuntza urrunera ikasteko aukerak, Internet bidez, posta elektronikoa erabiliz,, hizkuntzak on-line ikasteko web-orrien bidez, web-aldizkarien eta on-line txaten bidez. Hona hemen ideia batzuk hizketarako gai gisa erabiltzeko hizkuntza ikasteko hainbat mailatan.
- Eman izena hizkuntza ikastaro batean Interneten, zure erritmoan ikasteko aukera ematen baitute, baita ikastaro bera egiten ari direnekin harremanetan jartzeko aukera ere.
- Proba ezazu mintzalagunarekin ikasten eta jar zaitez harremanetan zure xede hizkuntzako herrialdeko ikasle batekin .
- Mundu birtualei esker era guztietako plataformak ditugu, asko motibatzen gaituztenak. Haiekin jolastu eta ikas dezakegu, beste ikaskideekin batera.
