Orriko edukiaren hasierara salto egin.
-n zaude

Ikasleentzako aholkuak

Ez dut ulertzen jendeak esaten didana

  • Ez da beharrezkoa hitz guztiak ulertzea! Begiratu hizlariaren aurpegia, keinuak eta ahotsaren tonua. Telebistako saioak eta filmak aproposak dira horretarako. Senari jarraitu: asma al dezakezu zer esan nahi duten? Elkarrizketa gertatzen den egoerak ematen al dizu laguntzarik?
  • Hizkuntza bat entzuten goza dezakezu, nahiz eta asko ez ulertu. Ohitu zaitez hizkuntza ezezaguna eta bere erritmoa entzutera, poliki-poliki. Adibidez, abestiak eta euren hitzak erabil ditzakezu; izan ere, abestiak entzutezko ulermena eta erritmoa lantzeko modu ezin hobea dira. Hainbat abestiren hitzen itzulpena aurki dezakezu Interneten, ongi ulertu duzun jakiteko.
  • Entzun musika, edo irratia eta ikusi telebistako saioak atzerriko hizkuntzan. Saiatu hitz ezagunak harrapatzen eta ideia nagusiak ulertzen. Ondoren, jarri itzazu galdera batzuk eta saiatu entzun duzuna berriz ere eraikitzen. Gero berriz ere entzun (ahal bada). Iragarkiak eta eguraldiaren aurreikuspenak ongi daude hasteko. Hona hemen ideia batzuk:
    • Ohitu zaitez beste gauza batzuk egiten ari zaren bitartean irratia edo telebista piztuta edukitzen. Hala, erritmora ohituko zara eta zure hizkuntzaz eta haren hiztegiaz duzun ezagutza pasiboa handituko duzu;
    • Aukera itzazu ezagutzen dituzun gaiak eta saiatu hitz ezagunak ateratzen; adibidez, entzun ezazu berri bat zure ama-hizkuntzan eta gero xede hizkuntzan;
    • Erabili gorrentzako azpitituluak hitzak antzemateko eta errazago ulertzeko;
    • Arretaz entzun nola hitz egiten duten adin ezberdinatako pertsonek;
    • Arretaz ikusi nola erreakzionatzen duten hiztun zaharrek hainbat egoeratan.
  • Beste herrialde batean lagun bat baldin badaukazu, agurtzeko erak graba ditzala eska diezaiokezu. Entzutezko ariketa interesgarri eta polita izango duzu. Bestela, on-line bilkura bat antola dezakezu zure lagunarekin, edo mundu osoko ikasle-talde batekin ere elkar zaitezke.
[ gora ]