Orriko edukiaren hasierara salto egin.
-n zaude

Ikasleentzako aholkuak

Lotsa ematen dit hitz egiteak

  • Ez lotsatu akatsak egiten dituzulako, funtsezkoak baitira ikasteko prozesuan. Lasai egon, beti daude gauza bera esateko modu bat baino gehiago. Izan ausarta eta hasi hizketan!
  • irratia, telebista eta bideoak ahozko hizkuntza lantzeko material aberatsa da, baita azentu eta dialektoak entzuteko aukera ere. Erraz aurkituko dituzu interesatzen zaizkizun gaiak. Hizlarien ondoren esaldiak errepika ditzakezu, ahozko trebetasuna lantzeko; batez ere, intonazioa eta erritmoa.
  • Egin ezazu zeure hasiberrientzako “hiztegi txikia”. Ikas itzazu esaldi adeitsuren batzuk; agurrak, galdera-hitzak eta honelako adierazpideak: Barkatu, baina ez dut ingelesa/frantsesa ongi menperatzen; pixka bat mantsoago hitz egingo al zenuke/errepikatuko didazu azkenengoa mesedez? Jendea asko poztu ohi da euren hizkuntza interesatzen zaigula ohartzen direnean.
  • Ikas itzazu elkarrizketari jarraitzen diozula eta entzuten ari zarela adierazteko esapide batzuk; esate baterako, Oso ongi; a ze pena; horixe bai interesgarria; bai/ez; ulertzen dut; benetan?. Hizkuntza entzuten jarraitzeko aukera ematen dizu horrek, ikasiz zoazen heinean. Horrelako esaldiak irratia entzutean, edo telebista eta bideoak ikustean entzun daitezke.
  • Atzerrian zaudela medikuarengana edo bankura joan behar baduzu, entseatu ezazu aurrez egoera, rol jolasak eginez . Praktikatu telefonoz lagun batekin hitz eginez. Ikasteko materialetan gisa horretako elkarrizketetarako ereduak egon ohi dira.
  • Ohar zaitez nola hitz egiten duten pertsonek bere ama-hizkuntzan, aurrez aurre daudenean edo telebistan edo filmetan, eta arretaz ikusi nola jokatzen duten bata bestearekin (esaten dutena, keinuak, ahotsa…). Saiatu ikusi duzuna kopiatzen eta aplikatzen hizkuntza erabiltzen ari zarenean. Entzun arretaz nola hitz egiten duen adin ezberdinetako jendeak:
    • Somatzen al duzu ezberdintasunik gizon-emakumeen artean edo gizarteko maila ezberdineko pertsonen artean?;
    • Begiratu arretaz nola adierazten dituen jendeak bere sentipenak (haserrea, maitasuna, atsegina).
  • Ahoskera ikastea dibertigarria izan daiteke, haurren errimak erabiliz gero.
[ gora ]