Orriko edukiaren hasierara salto egin.
-n zaude

Ikasleentzako aholkuak

Gorroto dut gramatika

  • Gramatika modu inplizituan ikas daiteke, poliki-poliki ikasiz, entzuten duzunetik eta irakurtzen duzunetik. Ohartu gabe har dezakezu gramatikako jakinduria, ama-hizkuntza ikasten hasten diren haurrek bezalaxe, egitura zuzenen eta okerren artean bereiziz, egiturak nola deitzen diren jakin ez arren.
  • Aukera ezazu testu labur bat, buruz ikasi nahi dituzun egiturak dituena. Moztu ezazu eta zatiak nahastu. Gero, elkartu ezazu berriz testua. Horrek gauzak non egon behar duten eta zergatik pentsatzen lagunduko dizu.
  • Egin ezazu zeure gramatika liburua, edo estali ezazu horma bat gramatikarekin! Jar itzazu marrazkiak edo taulak, ikusmenaz ikasten dutenetakoa bazara. Apunta itzazu ikasten ari zaren egiturak edo formak dituzten esaldiak.
  • Aprobetxa ezazu lehenago ikasitakoa. Aldera itzazu lehenago ikasitako hizkuntzen egiturak eta ikasten ari zaren hizkuntzarenak
  • Museoen eta galerien informazio-orriak eta web-orriak bikainak dira “adituen” hizkera ikasteko. Begira ezazu arretaz hitzen ordena eta pentsa ezazu nola idatziko zenukeen esaldi bera modu informalagoan.
  • Abestietako hitzetan egiturak errepikatzen dira maiz. Abestu ezazu!
  • Izan pazientzia; hizkuntza bat ikasteak denbora behar du! Ez izan akatsak egitearen beldur.
[ gora ]