Orriko edukiaren hasierara salto egin.
-n zaude

Ikasleentzako aholkuak

Ez daukat denborarik

  • Sor itzazu zeure burua zure xede hizkuntzan murgiltzeko aukerak, gisa honetako ohitura onak hartuz:
    1. irratia edota telebista piztuta eduki beste gauza batzuk egiten ari zarenean, eta aurkezlearen esaldiak errepikatu. Horrek hitz egiteko trebetasuna emango dizu, batez ere intonazioan eta erritmoan;
    2. Entzun itzazu entzuteko liburuak edo on-line istorioak, kasetean edo CDan;
    3. Irakur itzazu aldizkariak eta egunkariak egunero minutu gutxi batzuetan eta zure nabigatzailea irekitzean eduki ezazu ikasten ari zaren hizkuntzan idatzitako aldizkari bat lehen orri gisa.
  • Irakurri istorio laburrak edota eleberri baten orri pare bat gauero, lo egin aurretik.Gogoan izan ez dela beharrezkoa txikikeria guztiak ulertzea, gertaera nagusiak baizik, istorio batekin gozatzeko.
  • Konbina itzazu zure zaletasunak eta ikasten ari zaren hizkuntza : atzerriko errezeta bat prestatu, ibili Interneten, irakurri maketa bat eraikitzeko jarraibideak, jolastu ordenagailu-jolas batekin, entzun itzazu abestiak – dena xede hizkuntzan . Adibidez, abestiek ahoskatzen erakutsiko dizute, erritmoa eta hiztegia testuinguruan. Abestien hitzak entzutea eta irakurtzea entzumena eta irakurmenezko ulermena lantzeko modu ona eta beti-betikoak dira, baita egitura ezezagunak eta hitz berriak ikasteko aukera ona ere.
  • Har itzazu oharrak xede hizkuntzan: idatzi ezazu errezeta bat, egin erosi beharreko gauzen zerrenda edo egin beharreko gauzen zerrenda, egin ezazu egunerokoa eta abar.
  • Elkar zaitez hizkuntza bera ikasteko interesa duten beste pertsona batzuekin, zure xede hizkuntzan hitz egiteko egoera formaletan eta informaletan: dendetan, bankuan, jatetxeetan, afal ostean, jolasean eta abarretan.
[ gora ]