Lingu@net Europaren inguruan
Kalitate-bermea
Lingu@net Europako baliabideak proiektuko kideek aukeratu dituzte, edo bestela gure erabiltzaileek gomendatu dizkigute. Lingu@net Europan sartzeko honako kalitate-segurtasun galderak egin dituzte proiektuko kideek:
- Fidagarria al da edukia hizkuntza zehaztasunari dagokionez eta zehaztasun hori erreala al da?
- (Erabiltzailearentzat ondoko hauek aintzat hartuta) Web-orria egokia al da?: erabiltzailearentzako laguntza (on-line laguntza, adibidez) eta interfacearen diseinua
- Baliabidea eguneratuta al dago? Eta (egokia balitz hau galdetzea), ba al dago etorkizunean behar bezala eguneratuta egongo dela esateko arrazoirik?
- Baliabideak ba al du material iraingarririk edota material iraingarrietara eraman gaitzaketen estekarik?
- Hornitzailea ezaguna al da, hots, 'iturri ona', ondoko hauek bezala, esate baterako:
- Atzerriko Hizkuntza Modernoak irakastea eta ikastea bultzatzen duten nazioarteko, nazioetako eta eskualdeetako erakundeak eta zentroak,
- Argitaletxeak eta emisorak;
- Profesionalen sareak eta elkarteak;
- Atzerriko Hizkuntza Modernoak ikastearekin eta irakastearekin lotuta dauden bestelako erakunde eta pertsonak, arestian aipatutako irizpideak betetzen dituzten on-line baliabideak dituztenak.
Lingu@net Europa baliabidea proiektuko taldeak ikertu eta garatu duen deskriptore eleanitz multzo baten bitartez sailkatu dute. Deskriptore multzoa Dublin Core Metadata Initiative-ek (DCMI) metadatuen inguruan garatutako Nazioarteko Estandarren arabera zehaztu dute.
Lingu@net Europa doan da. Web-orri hauxe erabil dezazun gonbidatzen zaitugu: jaso ditzakegun gomendatutako baliabideak jakinaraztea eta zuen iritzia bidaltzea eskertuko genuke.
[ gora ]
