Zuzeneko elkarrizketak
Hainbat eta hainbat txat-gela daude, bereziki hizkuntza ikasleentzat eginak; horietan beste ikasle batzuekin hitz egin dezakezu, edo xede hizkuntzako hiztunekin, zuzenean. Hizkuntzak ikasteko ohiko txat gelak ere erabil ditzakezu, ordu jakin batean beste ikasle batzuekin hantxe elkartzeko geldituz.
Ikus ezazu zein lagungarria izan daitekeen txata hizkuntzak ikasteko; irakur ezazu Camilaren istorioa.
Txatean zaudenean, esan nahi duzuna idatzi eta ‘enter’ eman behar duzu. Hala, une horretan txat-gelan dagoen beste edozeinek ikus dezake berehala; orduan bertan erantzun dezakete, zuzenean.
Txat-gela batzuek txat-kontua ikasten ari zaren hizkuntzan konfiguratzeko aukera ematen dute. Beste batzuek ahotsezko elkarrizketak izateko aukera ematen dute, edota arbelak izatekoa, hiztegia menperatzen ez duzunean hantxe marrazkiak egin ditzazun lagungarri gisa.
Zuzeneko txat-orriak
Txatean aritzea oso modu dibertigarria izan daiteke ikasten ari zaren hizkuntza lantzeko. Haietan erabili ohi den hizkera nahiko informala izaten da, eta modu aproposa da kaleko esapideak ezagutu eta lantzeko.
Edozein txatetan bezala, asmo okerretarako erabil litekeen informazio pertsonalik ez ematea komeni da.
Alemana, Bulgariera, Daniera, Espainiera, Estoniera, Euskara, Finlandiera, Frantsesa, Galiziera, Greziera, Ingelesa, Islandiera, Italiera, Katalana, Lithuaniera, Maltera, Nederlandera, Poloniera, Portugesa, Suediera
