Orriko edukiaren hasierara salto egin.
-n zaude

Blogak

Interneteko blogak idazteko eta irakurtzeko trebetasuna lantzeko erabil daitezke, blogetan aurki ditzakezun mundu osoko kideekin harremanetan jarriz.

Bloga web-orri interaktiboa da, gaiei buruz jarduteko balio duena. Bisitariek erantzun egin dezakete, sarritan on-line komunitate bat sortuz interesatzen zaien gaien inguruan. Era askotako blogak daude; norberaren egunerokoetatik hasita, erakundeek eta ikastaro akademikoek sortutako blogak daude, baita gai bat interesatzen zaien taldeen blogak ere. Blog mota asko eta Internetez doan lor daitezkeen softwareak ere, zeure bloga antola dezazun.

Ikasten ari zaren hizkuntza lantzeko hauxe egin dezakezu:

  • Sortu zeure bloga, zure eguneroko bizipenak kontatuz, zure poemak edota argazkiak erakutsiz, eta irakurleen iritziak eskatuz interesatzen zaizkizun gaien inguruan, ikasten ari zaren hizkuntzan.
  • Irakurri besteen blogak eta komenta itzazu.
  • Sortu ezazu blog bat beste hizkuntza ikasle batzuekin edo hiztun zaharrekin eta idatzi elkarrekin; adibidez, istorio bat asmatu, edo interesatzen zaizuen zerbaiten gainean idatzi.
  • Irakurri beste blogetan idatzi dutenek emandako berriak edo iritziak, mundu osotik. Idatzi zure herrialdeko berrien inguruan ikasten ari zaren hizkuntzan.

Zerbitzu batzuei esker, blogetan idazten duten beste pertsona batzuk aurkitu ahal izango dituzu, blogetan parte hartzeko edota interesatzen zaizkizun gaiak eztabaidatzeko.

[ gora ]