Orriko edukiaren hasierara salto egin.
-n zaude

Hizkuntza gaitasuna eta mailak

Hizkuntza jakiteak hainbat gauza biltzen ditu, eta hainbat modutan ebalua daitezke. Ikasi nahi duzun hizkuntzan zerbait baldin badakizu, zure maila zein den jakin nahiko duzu. Hizkuntza azterketak esango dizu zer egin dezakezun. Hizkuntzari berari buruz duzun ezagutza frogatuko du (egitura, hiztegia, historia), edo hizkuntza horretan gutxi gorabehera autentikoak diren egoeretan komunikatzeko duzun gaitasuna ebaluatuko du. Azterketa gehienak lau trebetasunetan daude banatuta: ahozkoa, entzutezkoa, irakurtzea eta idaztea. Badira gramatikaren eta hiztegiaren gaineko azterketak ere. Beste azterketa batzuekin beste gauza batzuk ebaluatu ahal izango dituzu; besteak beste, hitz egitean azkartasuna, gramatikako zuzentasuna, adierazpenen konplexutasuna, estiloa, ahoskera eta beste ezaugarri asko.

Mailak honelaxe banatzen dira: hasiberria, erdi-mailakoa, eta aurreratua. Egoeraren arabera hitz horien esanahia alda daiteke.