Orriko edukiaren hasierara salto egin.
-n zaude

Terminoen glosarioa

Este glosario ofrece la definición de algunos términos tal y como son empleados en Lingu@net Europa. El glosario no pretende ser exhaustivo, pues en él solo se recogen aquellos términos cuya definición fue solicitada por los usuarios.


Aditza
Ekintza edo gertaera bati deitzeko hitza, esate baterako, korrika egin, ikasi edo amets egin.
Aurreratua
Aurreratua hitza C1 eta C2 mailei dagokie, Europako Hizkuntza Erreferentzia-Marko Bateratuko Eskala Globalean zehaztuta dagoen bezala. Aintzat hartzekoa da, bestalde, batzuetan ikasteko materiala ikasle aurreratuaren ulerkera ezberdinak oinarri hartuta eginda dagoela.
Aurrizkia
Beste hitz bat sortzeko hitzaren hasieran gehi daitekeen zatia da, esate baterako ez- edo sasi ezezagun eta sasijakintsu hitzetan ikusten denez.
Baliozkoa
Baliozko hizkuntza azterketek edo bestelako ebaluazio tresnek neurtu behar dutena neurtzen dute. Azterketa ezin da inoiz ehuneko ehunean baliozkoa izan, baina azterketa onak oso baliozkoak dira.
Binaka ikastea
Bi pertsona aldizka elkartuko dira, aurrez aurre edo e-mail, txat edo telefono bidez, eta batak bestearen hizkuntza ikasiko du. Denboraren erdian hizkuntza bat erabiltzen dute eta beste erdian, bestea.
Erdi-maila
Erdi-maila hitza B1 eta B2 mailei dagokie, Europako Hizkuntza-Erreferentzia-Markoko Eskala Globalean zehaztuta dagoen moduan. Gogoan hartu batzuetan ikasteko materiala erdi-mailako ikasleen ulerkera ezberdinak oinarri hartuta eginda daudela.
Fidagarria
Hizkuntza azterketa fidagarri bat egitean, talde berean azterketa birritan eginez gero, emaitza berbera izan ohi da. Ez du axola nork zuzentzen duen. Azterketa inoiz ezin da izan ehuneko ehunean fidagarria, baina azterketa onak oso fidagarriak dira.
Gaitasuna
Hizkuntza jakiteak hainbat eremu menperatzea eskatzen du; hala nola, irakurtzea, idaztea, entzundakoa ulertzea eta hitz egitea. Trebetasunak deitzen dira. Gramatika eta hiztegia aparte landu daitezke, eta trebetasunen zerrendan agertu ohi dira maiz, bestelako trebetasunen barruan dauden arren. Ahoskera eta ortografia ere bestelako trebetasun gisa har daitezke, hitz egitearen eta idaztearen barruan daudenak. Gizarte eta kultur trebetasuna eta funtzionala hizkuntza kulturarako eta gizarterako egokia den moduan erabiltzeko gaitasuna da.
Hasiberria
Hasiberria hitza A1 eta A2 mailei dagokie, Europako Hizkuntza Erreferentzia-MarkokoEskala Globalean zehaztuta dagoen moduan. Gogoan hartu batzuetan ikasteko materiala hasiberriaren ulerkera ezberdinak oinarri hartuta eginda dagoela.
Hitz garrantzitsuak
Termino edota esaldi garrantzitsuenak.
Izena
Gauza bati, pertsona bati, ideia bati eta abarri deitzeko balio duen hitza, esate baterako, automobila, alaba, adiskidetasuna.
Kinestetikoa edo ukimenezkoa
Ikasleek hainbat modu izan ohi dituzte hizkuntzak ikasteko. Ikasle kinestetikoa gorputza mugituz eta modu aktiboan parte hartuz ikasi ohi duena da.
Maila
Hizkuntza jakiteak hainbat maila biltzen ditu; hitz gutxi batzuk ezagutzea, baita egoerak eskatzen duenean modu eraginkor eta egokian komunikatzea ere. Ondoko hauek dira dauden mailak: hasiberria, erdi-maila eta aurreratua.
Material autentikoa
Xede hizkuntzan dauden baliabideak, hizkuntza ikasteko eta ikasteko erabil daitezkeenak, nahiz eta ez diren berez helburu horretarako eginak, esate baterako: egunkariak, on-line eguraldi aurreikuspenak; ordutegia, eta museoetarako edo galerietarako gidak. Gogoan izan ez dituzula hitz guztiak ulertu behar, informazio asko biltzeko!
MOO
MOOa (Multi-User-Domain Object Oriented, Objektu bati Zuzendutako Domeinu Erabiltzaile Anitzduna) Interneteko ordenagailu-jolasa dela esan daiteke. Erabiltzaileek euren ingurunea eraiki eta beste 'jokalariekin' komunika daitezke. MOO batzuk hizkuntzak ikasteko diseinatuta daude zehazki.
Rol jokoa
Hainbat hizkuntza-gaitasun lantzeko rol bat hartzen du bakoitzak, hizkuntza ikasteko..
Sinonimoa
Antzeko esanahia (gutxi gorabehera) duten hitzak dira, esate baterako hauexek: antzina= aspaldi.
Sorburu hizkuntza
Sorburu hizkuntza baliabide edo ikasteko materialaren hizkuntza da. Errazagoa da dakizun hizkuntzan dagoen materiala erabiltzea. Adibidez:
  1. Finlandiera ikasteko materiala, aleman hiztunei zuzendua, gramatika eta hiztegia alemanez azaltzen dituena: finlandiera= xede hizkuntza. Alemana= sorburu hizkuntza.
  2. Ingelesetik gaztelerara hiztegia: ingelesa= sorburu hizkuntza, gaztelera=xede hizkuntza.
  3. Ikasle gazteei frantsesa irakasteari buruzko ikerketa artikulua, nederlanderaz: nederlandera= sorburu hizkuntza, frantsesa= xede hizkuntza.

Xede hizkuntza
Xede hizkuntza ikasi nahi duzun hizkuntza da, edo itzultzen dituzun testuetan erabiltzen duzuna. Gainera, Lingu@net Europan xede hizkuntza baliabidearen bidez ikas daitekeen hizkuntza da. Adibidez:
  1. Finlandiera ikasteko materiala, aleman hiztunei zuzendua, gramatika eta hiztegia alemanez azaltzen dituena: finlandiera= xede hizkuntza. Alemana= sorburu hizkuntza.
  2. Ingelesetik gaztelerara hiztegia: ingelesa= sorburu hizkuntza, gaztelera=xede hizkuntza.
  3. Ikasle gazteei frantsesa irakasteari buruzko ikerketa artikulua, nederlanderaz: nederlandera= sorburu hizkuntza, frantsesa= xede hizkuntza.

[ gora ]