Sartzeko moduaren gaineko argibideak
Atal honetan Lingu@net Europan erabiltzen ditugun sarbide teknikak deskribatuko ditugu. Erabiltzaile ezinduak web-orrian ibili ahal daitezen diseinuan sartu dituzten ezaugarrien zerrenda dago.
Teklatuarekin egin daitezkeen laburdurak
Orri guztietan daude ondoko sarbide giltzak, eta teklatuarekin bakarrik nabigatzeko (hau da, sagurik gabe) jarri dituzte.
Sarbide giltzek ezberdin funtzionatzen dute, erabiltzen duten sistema eragilearen eta nabigatzailearen arabera. Windowsekin eta Linuxekin, erabil ezazu ALT +metodo laburtua . Apple Macintoshekin, erabili CTRL + metodo laburtua .
- Gakoa 0
- Aukeratu beste hizkuntza bat interfacerako
- Gakoa 1
- Atariko orria
- Gakoa 2
- Zein da zure maila?
- Gakoa 3
- Ikasteko moduak
- Gakoa 4
- Topagunea
- Gakoa 5
- Bilatu
- Gakoa 7
- Orriko edukiaren hasiera (saihestu ezazu nabigazio barra).
- Gakoa 8
- Web-orriaren mapa
- Gakoa 9
- Sartzeko moduaren gaineko argibideak (orrialde hau)
Har ezazu kontuan nabigatzaile ezberdinek euskarri ezberdina ematen dutela, sartzeko botoiei dagokienez. Adibidez, Microsoft Internet Explorerrekin Intro sakatu behar da, sartzeko botoiarekin batera, esteka batean sartzeko. Beste nabigatzaile batzuk zuzenean sartzen dira, Mozilla, Firefox eta Netscape 6, esate baterako.
Diseinua eta garapena
Orrialde hauek ondoko W3C arauei eta ereduei jarraituz diseinatu eta garatu dituzte:
Orri guztiak XHTML 1.0 Transitional gisa balioztatu dituzte.
Ikusizko presentazioa kaskada erako CSS orrietan oinarritzen da, 2 Mailako CSS zehaztasunen arabera balioztatuak.
Orri guztiek betetzen dute 1 eta 2 lehentasuneko W3C Web-orrien Edukien Sarbiderako Argibideak 1.0ko eskakizunak. Web Accessibility Initiative-ek proposatu ditu eskakizunak. Modu horretan, W3C Web-orrien Edukien Sarbiderako Argibideak 1.0ko A bikoitza maila lortu dugu. Sarbidea eskuz eta tresna automatikoen bitartez frogatu dute. Gainera, Lingu@net Europak teklatuarekin esteka garrantzitsuetara joateko aukera ematen du eta aurkezpen estilo ona dauka. Horrek asko errazten du orriak erabiltzea, W3C Web-orrien Edukien Sarbiderako Argibideak 1.0ko 3 lehentasunaren arabera.
Irizpideak
Ondoko ikurren eta esteken bidez estandar egokiekin adostasuna adierazten dute:
